domingo, 18 de septiembre de 2011

Urrian iritsiko da iPhone berria


Eneritz LARREA
Urteak pasa ahala geroz eta aparatu elektroniko gehiago dauzkagu gure artean eta Apple, elektronika eta softwareak sortzen dituen enpresa multinazionalak ere ez du denborarik galdu. 2007an lehengo iPhone-a plazaratu zuten eta bosgarrena merkaturatzeko prozesuan dago. Urrian iritsiko da, zurrumurruek kontatzen zutena baino hilabete beranduago, News Corporation talde mediatikoak All things D blog tekonologikoan adierazi duen bezala. Hala ere, Alemanian dagoeneko erreserbatzeko aukera daukate. Bloomberg izeneko enpresak, operadorearekin adostu du aparatua saldu ahal izateko lehentasuna.

Kaliforniako enpresak, oraindik ez du azaldu zeintzuk diren presentazioa, plazaratzea eta prestazioen inguruan dituen asmoak. Ezta, iPhone 5 edota iPhone 4S izena izango duen ere.


Analista batzuek adierazi dutenez, nobedade honek, pantaila handiagoa izango du, arinagoa eta finagoa izango da eta 8 megapixeleko kamara izango ditu. Kapazitateari dagokionez, iPhone 4arenak mantenduko dira (16 eta 32 GB), eta oraingoan, hasieratik kolore zurian erosteko aukera egongo da. Horrez gain, prozesadore berdina izango duela espero da, A5a, iPad 2ak daraman berbera.

Youtube web-gunean Apple-n azken berrikuntzaren inguruko bideoak aurki ditzakegu. Bertan ikusi daitekeenez, punta-puntako teknologia eskaintzen duen aparatua da. Izan ere, proiektore bezala erabili eta mahai gainera teklatua ateratzeko aukera ematen ditu. Argi dago, edozeini gustatuko litzaiokeela eskuen artean horrelako bat edukitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario