jueves, 15 de septiembre de 2011

Microsoftek Windows 8 sistema berria aurkeztu du

Los Angeleseko “Build Windows” konferentzian eman dute ezagutzera eta 2012 hasierarako prest egotea espero dute

Microsoft informatika enpresak Windows 8 sistema eragilea aurkeztu du aste honetan Los Angelesen, “Build Windows” konferentzian. Oraindik Beta fasean dagoen arren, 500.000 aditu inguruk izan dute probatzeko aukera, eta berrikuntza nabarmenak dakartzala aipatu dute.

Microsofteko kideak "Build Windows" konferentzian

Bill Gatesen konpainiaren azken asmakuntza ordenagailu arruntetan, smartphonetan eta tabletetan moldatzeaz gain, ukipen-pantailetan ere erabili ahal izango da, txertatu dizkioten mikroprozesagailu aurreratuei esker. Mugikorrentzat sortutako Windows Phone sisteman erabiltzen den interfaze berbera erabiliko du, Metro izenekoa, ukipen bidez erabiltzaileak nahi duen aplikazioetara sartu ahal izateko. Gainera, bere aurrekariak baino askoz azkarragoa izango dela aipatu dute Microsofteko langileek, eta ordenagailu eramangarri bat zortzi segundutan pizteko gai izango dela aurreratu dute.

Enpresako kideek Los Angelesen adierazi dutenez, Windows 95a kaleratu zuenetik, “Microsoftek egin duen aurrerapausurik handiena” izango da Windows 8a. Aurrez aipatu bezala, ordea, oraindik Beta fasean dago proiektua. 2012 hasierarako prest egotea espero dute Microsofteko langileek, udan saltokietara irits dadin.

Youtube webgunean bideo bat eskegi berri du Microsoft enpresak, sistema operatibo berriaren nondik norakoak azalduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario