domingo, 18 de septiembre de 2011

Intel-ek smartphonen merkatura salto egingo du Google-en eskutik

Modu horretan chip-en enpresak sektore honetan zuen gabeziak beteko ditu

Intel, prozesadoreen sektoreko enpresa, smartphonen merkatura sartzeko prest dago Google-en eskutik. Bi erraldoien arteko akordioaren arabera 2012an aterako dira Intel teknologiadun lehen smartphonak, Googleren Android sistema operatiboarekin. Akordioa pasa den asteartean aurkeztu zuten Inteleko Paul Otellini eta Andy Rubin Andoriden zuzendariak, San Frantziskon ospatutako konferentzia batean.

Akordioa beharrezkotzat hartu dute Intel-etik, izan ere, nahiz eta ordenagailuen merkatuan buru den smartphonen merkatuan ez dute produkturik plazaratu orain arte. Smartphone hauek Medfield chip prosezatzaile berria eramango dute. Hasiera batean zalantzak egon ziren Android sistemak chip hauetan izango zuten errendimenduaren inguruan, baina Rubin arabera "lankidetza estua bultzatuko dugu Android-ek chip hauetan bikain funtzionatzeko.

Ez da Intel mugikorren munduan enpresa handi batekin biltzen den lehen aldia, izan ere, azkeen hilabeteetan Nokiarekin MeeGo sistema operatiboa garatzen ibili da. Hala ere, proiektua ez da azkenean aurrera atera, Nokia eta Microsoft-en arteko aliantzak alde batera utzi baitu MeeGo garatzeko proiektua. Hala ere Inteletik itxaropentsu daude bigarren saiakeraren aurrean; "Google-ekin lan egin dugun bakoitzean gauza honak atera dira" adierazi du Otellinik.

Egun berean Microsoftek ere bere chip berria aurkeztu zuen, ARM sistemakoak eta tablet-etan aplikatzeko. Hainbat analisten iritziz chip hauek atzean utziko lukete Intelen Medfield, energia gutxiago behar baitute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario