domingo, 25 de septiembre de 2011

Hegazkinetarako entretenimendu berria

Eneritz LARREA


Internet gabe ez dakigula bizitzen erakutsi du Qantas hegazkin konpainia australiarrak. Hori dela eta, WiFi konexio sistemak instalatuko dituzte hegazkinetan eta horrez gain, urritik aurrera bertako bidaiariek entretenimendurako iPad 2-a aurkituko dute eserlekuko poltsikoan. Bertatik, pelikulak ikusi, musika entzun eta internetera konektatzeko aukera izango dute bidaia entretenigarriagoa izateko.

Business eta lehenengo mailako bidaiariak aireportuko itxaron gelan iPad-a jasotzeko aukera izango dute eta horrez gain, tablet-arentzako euskarri bat ere emango zaie. Norberak bere iPad-a ere eraman dezake, baina,  “Q streaming” aplikazioa deskargatu beharko dute hegazkinean erabili ahal izateko.

Zerbitzu berriarekin sei hilabeteko proba egingo dute, horretarako 767-300 hegazkin modeloa erabiliko dute eta esperimentua ongi ateraz gero, 142 hegazkinetan aplikatuko dute.
Sistema berri honen kostuari dagokionez, Wi-Fi-a daukan iPad batek 479 euro balio ditu eta hegazkinean dauden eserlekuekin (254) biderkatzen baldin badugu, sistema berri hau martxan jartzeak 121.000 euroko kostua suposatzen du hegazkin bakoitzean. Izugarrizko kostua dela pentsa dezakegu baina Quantas hegazkin konpainiak 600 milioi euro aurrezten ditu, gaur egun hegazkinetan daude LCD pantailak erosteak kostu handiagoa suposatzen duelako.


Tentazioen aurrean ere hartu ditu neurriak enpresa australiarrak, iPad guztiek programa berezi bat eramango dute instalatuta hegazkinetik kanpo aparatuek funtziona ez dezaten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario