domingo, 18 de septiembre de 2011

Mugikorra baino gehiago...

Orain gutxi arte telefono mugikorrak deitu eta mezuak bidaltzen zituen, eta agian modernoenek irratia izango zuten. Esan bezala orain gutxi arte; izan ere, azken urteetan mugikorrak eboluzionatuz joan dira, erabilera berriak hartuz: musika entzuteko, argazkiak ateratzeko... balio izan dute. Eboluzio honen puntu gorena smartphonetan aurki dezakegu.

Shazam aplikazioa
Smartphone hauetan hainbat aplikazio aurki daitezke, eta aplikazio hauen bitartez mugikorra edozer egin dezakeen tresna bihurtzen da. Pentsatu Android eta iPhone-en artean bakarrik milioi bat aplikaziotik gora daudela. Besteak beste gure mugikorra lupa, linterna edo mapa bihurtu dezakegu, videojokotara jolastu dezakegu edo argazkiak atera ditzakegu historiako edozein kamerak aterako lukeen bezala.

Bitxikeri bezala  badaude aplikazioak fakturak egiteko, cocktelak egiten ikasteko edota gitarrak afinatzeko. Badago ere beste bat, Shazam, inguruan entzuten den abestia zein den asmatzen duena eta baita GPS bidezko geolokalizazioa lantzen duena adibidez. Behin eta berriz esan bezala, denetarako dago.

Aplikazio hauek internetetik eskuratu daitezke, eta edozeinek garatu ditzazke, horretarako gaitasuna badu behintzat. Honek ere badu zerikusia beraien arrakastan, izan ere, eskuraerrazak dira, eguneratuak eta partehartzaileak. Erritmo honek jarraituz gero, eta kontutan hartuta smartphonak geroz eta ugariago direla, ikus daiteke mugikorren munduan aplikazioak gero eta pisu gehiago izango dutela. Izan ere, mugikor bat ez da inoiz gehiago soilik hitzegiteko tresna bat izango. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario