domingo, 25 de septiembre de 2011

Iritsi da estatura Amazon denda birtuala

Eneritz LARREA
Pasaden astean izan zen Amazon, munduko denda birtual handienaren prentsaurrekoa Madrilen, baina egun batzuk lehenago jada erabiltzaileek ateak irekita zeuzkaten eskariak egiten hasteko. Greg Geller, enpresako presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi zuen, oso harrera ona jaso dutela erabiltzaileen partetik eta ahalik eta produktu gehien prezio baxuenean eskaintzen saiatuko direla.

Amazon-ek 1995an zabaldu zituen ate birtualak Estatu batuetan eta hilabete horretan iritsi zen lehenengo eskaria Espainiara, “The world in 2020:Power,culture and prosperity” izeneko liburua hain zuzen ere, Burgoseko bezero batentzat. Harrezkero, milioika produktu iritsi dira estatura Amazon-en web orrialde desberdinetatik eskaturik.

amazon.es web orrialdean markaren kolore urdin eta laranja bereizgarriak mantentzen dira eta hasieran produktu eskaintza txikia izango zutela zabaldu zen zurrumurrua gezurra dela egiaztatu daiteke web-a bisitatzeaz bat. Bertan, liburuetatik hasi, bideojokoetatik pasa eta elektronika aparatuetaraino iritsi gaitezke. Euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz edo katalanez idatzita dauden 2,5 milioi liburu baino gehiago, 450.000 disko inguru, 130.000 DVD, 15.000 bideojoko, 65.000 elektronika aparatu eta etxetresna elektriko txikiak, erlojuak edota jostailuak ere aurkitu daitezke.


Prezioari dagokionez, desberdintasunak daude euroaren aldaketa dela eta. Amazon Espainiak igorpen bermatua eskaintzen die erosleei 14,95 euro urtean ordainduz gero, 2 edo 3 egun bitartean iristen da eskaria penintsulako edozein herritara baita balearretara ere. Produktua 24 orduan etxean izateko aukera ere ematen dute 2,99 euro ordainduz. Bezeroek iruzkin positiboak eta motibatzaileak egin dituztela adierazi zuen zuzendariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario