domingo, 25 de septiembre de 2011

Einsteinen erlatibitatearen teoria zalantzan

Einsteinen erlatibitatearen teoriak badu lege bat orain arte ez dena zalantzan jarri: Ez dago argia baino azkarrago mugitzen den ezer. Eta orain arte esaten dut, izan ere, OPERA esperimentuan argitara atera denaren arabera, partikula batzuek, neutrinoek hain zuzen ere argiaren abiadura (300.000 km/s) gainditzen dute. Esperimentua Italiako Gran Sasso lurazpiko laborategian garatu da, lurrazaletik 1400 metrotara.
Aurkitutako lehen neutrinoak

Dario Auterio Lyongo Fisika Institutuko eta OPERA-ko kideak eman zuen argitara berria, Azterketa Nuklearretarako Zentru Europarrean (CERN), Ginebran, bildutako konferentzia batean. Auterio berak aitortu zuen "ezin dituztela ikuskatutako efektuak azaldu", eta honek zalantzaz beteriko panorama bat uzten du fisikaren munduan. Izan ere aurkikuntza honek hankaz gora jartzen du Einsteinen Erlatibitatearen Teoria, fisikaren munduan legetzat hartu dena, eta hori dela eta ezinbestekoa da proba gehiago egitea. Horixe adierazi dute CERN-tik, hain zuzen ere  Sergio Bertolucci-k, "Ziur egon behar gara ez dagoela beste azalpen tribialagorik". Hala ere, ez du gutxietxi aurkikuntzaren garrantzia, eta argi utzi du aurkikuntza frogatuz gero fisikaren inguruan dugun kontzepzioa alda daitekeela.
CERN


2007an Ameriketako Minos experimentuan ere konklusio berdinera iritsi ziren, baina esperimentu honek oraingoak baino 10 aldiz zehaztasun gutxiago izan zuen. Orduan izan zen bezala, oraingoan ere zientzialari ugarik ez dute emaitzetan konfidantzarik. Adibidez Garcia Bellido zientzialariak adierazi du ziur dagoela neutrinoak ez direla partikula takionikoak (argiaren abiadura gainditzen dutenak).

Azkenean, denborak esango du aurkikuntza handi baten edo akats baten aurrean gauden, baina dudarik gabe, gertutik jarraitu beharko dira hemengo aurkikuntzak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario