sábado, 24 de septiembre de 2011

Google+, publiko guztientzat irekita



Google enpresa estatubatuarrak sortutako Google+ sare soziala jada erabilgarri dago edonorentzat. Orain dela hiru hilabete abiatu zen proiektua, baina orain arte gonbidapen bidez soilik sar zitekeen bertan. Hasieratik arrakasta haindia izan da, lehen asteetan 10 milioi erabiltzaile baino gehiago lortuz, nahiz eta tarte horretan oraindik proba fasean egon.

Sare sozial berriak aukera gehiago eskaintzen dizkio orain erabiltzaileari, besteak beste, bideokonferentziak, marrazkiak egiteko arbelak eta bilatzaile indartsuak.

Sortzaileek adierazi dutenez, Google+ek ematen duen zerbitzua guztiz beharrezkoa da egungo bizitzan, eta aurrera begira ekarpen berritzaileak egingo dituztela aipatu dute.

Sortu berri den sare sozialak berebiziko garrantzia du Googlerentzat; horregatik, eskaintzen dituen zerbitzuetatik hamar ezabatuko dituela adierazi du Larry Page enpresaburuak, euren esfortzu guztiak Google+en zentratu ahal izateko. Beraz, gutxi barru Aardvark, Fast Flip, Google Desktop eta Sidewiki bezalako zerbitzuak bertan behera utziko dituzte.

Google Fast Flip, berriak irakurtzeko zerbitzua, berehala desagertuko da

Zerbitzu hauetan diharduten langileei dagokienez, Pagek adierazi du ez dituela kaleratuko, sare sozialaren berritze lanetan jarriko omen baititu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario