Mostrando entradas con la etiqueta Robot. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Robot. Mostrar todas las entradas

viernes, 14 de octubre de 2011

Panasonic-ek burua garbitzeko robota kaleratu du

Eneritz LARREA

Gaur egun denetarik daukagun mundu honetan, zaila da imajinatzea zientzialariak zer gehiago asmatzeko kapazak diren. Erosketak eramateko robotak, pisua galtzen laguntzen dutenak..  Eta oraingoan Panasonic enpresak gizakien burua garbitzeko kapaza den robota asmatu du.

Pasaden urtean iragarri zuen enpresa japoniarrak,  horrelako robot bat kaleratzeko asmoa zeukala eta aurten CEATEC 2011 Japoniako teknologia azokan aurkeztu du. Gehienok horrelako robot baten eskuetan jartzeko beldurra sentitzen dugun bitartean enpresa japoniarrak zaharren egoitza eta ospitaletara bultzatuko duela adierazi du.

CEATEC 2011 azokan manikiekin egin dituzte probak eta hemen daukagu bideoa, bertan ura botatzen duten hainbat ihinztagailu eta 16 hatz mekaniko ikus ditzakegu, buruko masaje lasaigarri bat emateko. 

sábado, 1 de octubre de 2011

Pisua galtzen laguntzen duen robota

Eneritz LARREA


Denok nahi izan dugu noizbait pisua galtzeko dietaren bat egitea, baina askotan dietarekin hasi eta bi egun barru egunerokora itzultzen gara. Amaitu dira arazoak! Badaukagu gure artean dieta bat jarraitzea errazagoa egingo duen robota.

Cory kidd, robotekin gizakien interakzioan espezialista dena, asmakizun honen sortzailea da. 2010ean aurkeztu zuen proiektua eta bertan azaldu zuen egunero robotarekin pare bat minutuz hitz egiteak beraien artean erlazio bat sortu eta pertsonen bizimodua aldatzeko gai izango dela makina.

‘Autom’ du izena, 40 zentimetro, aurpegi inozentea eta begi urdin handiak dituen robot maitagarriak. Bere sortzaileek diote, dietarekin jarraitzeko beharrezkoa den informazioa, aholkuak eta janari osasuntsu eta kirolaren inguruan hitz egiten duela bezeroarekin.

Robot txiki honek, ukipen-pantailatxo bat dauka sabelean. Bertan, bezeroak egunero zenbat kaloria jan dituen eta kirolik egin duen gorde behar du. Dietarekin aurrerapenak izan dituen jakiteko.
Bezeroa txerrikeriak jaten dabilela edota kirola egin beharrean telebista aurrean baldin badago segituan konturatzen da ‘Autom’. Bere begi handiekin aurpegiak errekonozitzeko gaitasuna dauka eta bere begiradarekin bezeroa errudun sentiaraziko du.

Jada salgai dago berrikuntza hau,  Intuitive Automata konpainiaren bitartez erosi daiteke. 670 euro balio ditu robotak, horrez gain, hilero 80 euro ordaindu behar dira zerbitzu pertsonalizatua izateko.


Hainbeste ordaindu ostean, ea nor ez den gai robot honen aginduak jarraitzeko!

domingo, 18 de septiembre de 2011

Intsektu espiak

Eneritz LARREA
Errealitateak fikzioa gainditzen duela esan ohi da askotan, nork imajinatuko zuen sukaldean hegan dabilen eulia robot hegalari bat izan daitekeenik? Michel Maharbiz eta California-Berkeley unibertsitateko kolaboratzaileak intsektu espiak sortzeko proiektuarekin lanean hari dira, oraindik proiektuaren erdigunean badaude ere, arrakasta izanez gero intsektu espiak erosteko aukera egongo litzateke.

Talde honen asmoa ez da kamera daramaten robot espiak sortzea, hauek benetako intsektuekin ari dira lanean. Intsektuak buru gainean daramaten dispositibo elektroniko txiki batzuetara daude konektatuta eta irrati uhinen bidez hauen hegaldia kontrolatu daiteke. Momentuan proiektuko kideak aparatu elektronikoak txikitzeko fasean daude, ahalik eta intsektu txikienei konektatu ahal izateko, adibidez, euli bati. Asmakizun honekin Michel Maharbizek bizidun baten burmuina dispositibo elektroniko baten bidez kontrolatua izan daitekeela erakutsi du.


Ez da lehenengo aldia horrelako asmakuntzekin jarduten dutena, badira zazpi urte Robert Wood, Hardvard unibertsitateko ingeniaritza irakaslea eta bere lankideak tamaina errealeko euli itxurako robot bat sortzeko ahaleginetan ibili zirela. Hauen helburua intsektu itxurako robotak zaintza misioetan espia bezala erabiltzea eta hauen kostua merkatzea zen, zaintza misioen aurrean bizi irauten ez bazuten galera handiak ez izateko.

Technolohy Review, MIT-en publikazio elektroniko batek, robot hauen hainbat argazki batu zituen. Nahiz eta oraindik proiektu bat izan iraganean bijilantziarako edota espia bezala erabil ahal izango dira.