Eneritz LARREA
Erakusketa
eta ibilaldia, gerra zibila gertuagotik ezagutzeko
Elgeta,
Debagoieneko herri txikitxo bat da Bizkaiko lurren mugan aurkitzen dena.
Urriaren 4a bertakoendako oso garrantzitsua den eguna bilakatu da, ez dira
bertako festak ez. Urriaren 4a egun historikoa da Elgetarrentzat orain dela 75
urte Frankisten erasoak jasoz hasi baitzuten eguna. Herritarrek negu gorrian
zazpi hilabete luze eta gogor bizi izan zituzten Francoren tropek 1937ko apirilaren
24an herria hartu zuten arte.

“bederatzi
urte nituela aita gabe gelditu nintzen
Basora joan
eta tiro bat emanda hil zuten”
Bedita
Bergaretxe, herritarra
Poliki-poliki
harritxoak jarriz
Intxorta 1937
kultur elkartearekin harremanetan jartzea izan zen lehenengo pausua. Helburua,
Gerra Zibilak euskal herrian izan duen gune garrantzitsuenetariko bat
berreskuratzea zen: Intxorta ingurua.
Proiektuak duen garrantzi historiko, kultural eta turistikoa
handia da; eta Eusko jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik ere
harrera ona izan zuela proiektuak eta diruz ere lagundu zutela azaldu du
Erostarbek. Juan jose Aranguren eskultoreak eginiko ‘Intxortako atea’ izeneko
eskultura izan zen proiektuaren lehenengo harritxoa. 2007an jarri zuten
Intxorta mendiaren magalean, gudari guztien omenez. Inaugurazioak izan zuen
arrakasta ikusirik, proiektua bertan behera ezin zitekeela gelditu konturatu
ziren eta ‘Gerra Zibila Euskal Herrian: Ibilbide tematikoa Intxortarenmagalean’ izeneko egitasmoarekin aurrera egitea pentsatu zuten.
Amore eman gabe
“Ekonomikoki merezi
izan duen apostua izan da baina egia da
Elgeta bezalako herri txiki batendako ez dela erreza horrelako proiektu
bat aurrera eramatea”, kontatu du alkateak.
Ibilbide
tematikoaren abiapuntua Elgetako espaloia kafe antzokian dago kokatuta. Hainbat
dokumentu, argazki, arma, garai hartako arropak eta Intxortako fronteak erasoak
nondik jaso zituen azaltzen duen maketa handi bat daude erakusketan. Ibilbideak
berriz, bost kilometro inguru ditu eta adin guztietako jendeak egin dezakeen
ibilaldia da. Lubakiak edota gordelekuak ikusi daitezke, baita Belgikako
miliziano batzuek ekarritako ‘la Belga’ metrailadore historikoa ere. Guztia oso
ongi azaltzen duten panel didaktikoak daude ibilbidean zehar. Intxorta mendian
frontea nola egon zen kokatuta imajinatzea ahalbidetzen du eta dekorazio
guztiak gerra zibila gertuagotik ezagutzeko aukera ematen du. Mikel Larrea
elgetan bizi da eta ibilbidea pare bat aldiz egin duela kontatu du, horrez
gain, oso ondo dagoela eta horrelako inbertsio bat egitea beharrezkoa dela
memoria hori berreskuratu ahal izateko azaldu du.
“Ekonomikoki
merezi duen apostua izan da”
Oxel
Erostarbe, alkatea
Zerbait gehiago ikasiz
Hilero-hilero
lehenengo eta azkenengo igandeetan Elgetako udaletxeak bisita gidatuak
antolatzen ditu. 6 eta 16 urte bitarteko
gazteek bi euro ordaindu behar dute sarrera eta 16 urtetik gorakoek berriz
bost. Hiru ordu inguruko ibilbidea da
eta aurrez izena ematea eskatzen dute. Benedictak ez dela inoiz ibilbidea
bisitatzen egon azaldu du, baina inauguratu zutenetik gogo asko izan duela
bertara hurbildu eta gia batekin ibilbidea egiteko gehitu du. Bisita gidatua
kafe antzokian hasten da erakusketa ikusiz eta ondoren, gia baten laguntzarekin
ibilbidea egiten dute bisitariek puntuz-puntu, Faxistek egindako sarraski
guztiak ezagutzeko.
2012ko apirilaren
24an beteko dira 75 urte Frankoren tropek Elgeta hartu zutenetik eta jada
udaletxea badabil data esanguratsu hori ospatzeko ekimen bereziak antolatzeko
lanetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario