Eneritz LARREA

Giroa izugarria
zen, jende pila bat irrikatan zegoen partida has zedin eta estadioanez zen ezta
inurri bat sartzen. Txuriak pozik zeuden etxean jolasten baitzuten eta horrez
gain, irabazteko boleto guztiak zeuzkatela uste zuten. Hasi zen partida eta jendeak
bere eserlekua hartu baino lehen etorri zen Madrildarren poza, Valdés-ek
egindako akats baten ondorioz baloia Benzemaren oinetaraino iritsi eta honek, lehenengo
gola sartu zuen.
Nabaria zen
gorri-urdinen urduritasuna baita beraien entrenatzailearena ere, partidua ez
zen beraiek uste zuten bezala hasi eta Guardiola alde batetik bestera zebilen
bere mutilei azalpenak emanez. Baina bartzelonarrei ere etorri zitzaien beraien
ordua, gola sartzeko hainbat saiakera egin ostean 29. minutuan etorri zen berdinketa
markagailura, aurrelari txiletarrak Messiren jokaldia aprobetxatu eta baloia
Casillasen atean sartu zuen. Markagailuan berdinketarekin amaitu zuten
lehenengo zatia.
Gogotsu atera
ziren jokalariak zelaira bigarren zatia
jokatzera, baina, oraingoan Guardiolaren mutilak indartsuago zeudela eta errez
agindu zuten zelaian. 52. Minutuan Xavik bigarren gola sartu
zuen. Mourinhoren mutilek aukera bikainak izan zituzten partida berdintzeko,
baina aukera guztiak saiakeran gelditu ziren. 65. Minutuan etorri ze
txuri-urdinen hirugarren eta azken gola, Dani Alvesek egindako erdiraketa
bikaina aprobetxatu eta Cesc Fabregasek sartu zuen baloia sare barrura.
1-3 markatzen
zuen markagailuak partidua amaitzerakoan eta Kataluiniako taldeak hiru puntu
garrantzitsu lortu zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario