Seguruenik gehienok pentsatuko zenuten halakoren bat zein ondo egongo litzatekeen, batez ere supermerkatutik etxera poltsaz beteta goazenean. Nahi honi erantzuna emateko erosketak eramateko pentsatuko robota asmatu dute Tokyoko Teknologia Institutuan. Low Cost izango omen da asmakizun berria, eta jabeak kable bitartez gidatuko du. Ondorengo bideoan ikus daitekeen bezala.

Diseinua egiterako orduan, ilargirako edo planetaz kanpoko misioetarako egindako diseinuetan oinarritu dira zientzialariak, baina ezberdintasun batekin: Hemen helburua ez da kanpo espazioa ezagutzea, baizik eta eguneroko bizitza pixka bat erraztea. Elektrizitate bateria baten bitartez funtzionatzen du, eta honek 2,5 km-ko autonomia du. Hala ere, hurrengo prototipoetan 5 km-tako autonomia lortzea dute helburu zientzialariek.
Inbentuaren erabilgarritasuna zalantzan jarri duten hainbatek, baina egia esan erabilgarria izan daiteke, adibidez pisurik eraman ezin dutenentzat edo adineko jendearentzat. Oraintxe bertan zientzialariak hainbat enpresekin hitzegiten dabiltza, produktua merkaturatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario