Mostrando entradas con la etiqueta berrikuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta berrikuntza. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

youtube look berriarekin datorkigu

Eneritz LARREA
Urte berriaren hasierarako hilabetetxo exkax falta den bitartean youtubek bere diseinua aldatzea erabaki du 2012. urteari ongi etorria emateko. Gaztelaniaz esaten den moduan ‘año nuevo look nuevo’ eta oraingoan youtubek diseinua berritu du argiagoa eta errazagoa izateko.

Googlek bere blog ofizialean adierazi duenez, berrikuntza hauekin erabiltzaileak ataria nahi duen erara moldatzeko aukera izango du. Youtubek azaldu duenez, aldaketa hauek erabiltzaileek gauzak “errazago” eta guztia kontrolpean izateko egin dira. Baina aldaketa hauen helburua web orriaren edukia google+ sare sozial berrira egokitzea izan daitekeela uste da.

Web orria zabaltzean segituan ikusiko dugu ezkerraldean hainbat bideo agertzen diren lista bat daukagula, plantila berri honek guk ikustea nahi ditugun bideoen bilaketa errazten du. Horrez gain, erabiltzaileek sartzeko bide berria izango dute.

Berrikuntza guztiak hobeto azaldu ahal izateko youtubek bere blog ofizialean bideo bateskegi du aldaketa guztiak erakusten dituena.

domingo, 25 de septiembre de 2011

Berrikuntza gehiago Facebooken

Facebooken sortzaile Mark Zuckerbergek aste honetan aurkeztu ditu sare sozial ezagunak izango dituen berrikuntzak. San Franciscon ospatutako F8 konferentzian, aukera berriez gain, enpresaren zifrak ere aipatu ditu Zuckerbergek. Aditu ugari bildu ziren munduko sare sozial erabilienaren sortzailearen hitzak entzuteko, eta konferentzia zuzenean 'streaming' bidez ikusgai izan zen mundu osoan.

Mark Zuckerberg, Facebooken sortzailea, F8 konferentzian

800 milioi erabiltzaile ditu Facebookek, eta 350 milioi inguru jada mugikor bidez konektatzen dira sarera. Estatu Batuetan soilik 150 milioi erabiltzaile ditu, eta 15 milioi inguru Espainiar estatuan. Munduko sare sozialik erabiliena eta famatuena da, eta azken asteetan Google+ sortu berriak zeresan handia eman duen arren, ez da atzera gelditu Zuckerbergen enpresa.

Aurki sartuko dituzten berrikuntza nagusien artean, Facebook Timeline aurkeztu du enpresa estatubatuarrak. Zerbitzu honi esker, erabiltzaileek euren bizitzaren laburpen txiki bat ikus dezakete, kronologikoki ordenatuta. Oraindik proba fasean dagoen arren, Twitterren, hau da, munduko bigarren sare sozial garrantzitsuenaren itxura izango duela diote adituek. 


Spotify, internet bidez musika entzuteko plataforma famatua, aurki Facebooken sartuko dutela aurreratu du Zuckerbergek, sare sozialetik irten gabe musika entzun ahal izateko. Gainera, 'Iradoki' izeneko botoi berri bat gehituko diotela adierazi du, 'Gustoko dut' ezagunaren antzera, erabiltzaileek euren iritziak partekatzeko.

Oraindik aldaketak txertatu gabe dauden arren, Twitterren asko eta asko mintzatu dira jada aldaketa berrien aurka, erabiltzaileen pribatutasuna hausten dutelakoan, eta badirudi 'lehia' moduko bat piztu dela bi sare sozialen erabiltzaileen artean.