Mostrando entradas con la etiqueta 3D. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 3D. Mostrar todas las entradas

lunes, 24 de octubre de 2011

Enfokatu eta klik! ..edo ez?



Ba oraingo honetan erantzuna ez da. Ohiko kamaren erabiltzaileok argazkia atera baino lehenago enfokatu egiten dugu, baina Lytro etxeak atera berri duen kamarak prozesua alderantziz egitea ahalbidetzen du, hau da, argazkia atera ondoren, guk aukeratutako zonaldea enfokatzea.
Lytro-ren kamera
Mikrolente sistema aurreratu bati esker da posible hau. Sistema honek argazkiaren inguruko datu guztiak biltzen ditu, eta argazkiak 3D-tan atera daitezke. Ondoren argazkian klik egin eta hautatutako zonaldea manipulatzea soilik falta zaigu. Argazkian zuzenketak egiteko algoritmo bat erabiltzen da. Algoritmo hau argazkiari lotuta joaten da, modu honetan argazkia norbaitekin telefono, ordenagailu edo tablet bidez konpartitzean hartzaile honek ere eraldatu ahal izango du. Momentuz MAC-erako soilik dago eskuragarri, baina enpresa Windows eta mugikorretarako bertsioak prestatzen ari da.
Barrutik bakarrik ez, kanpotik ere bereziak dira kamara hauek, izan ere, irudian ikus daitekeen bezala laukizuzenak dira 1,4"-ko pantailarekin. Forma berezi honi esker, kamera esku bakarrarekin eutsi daiteke. Prezioari dagokionean, bi prezio ditugu, modelo ezberdinen arabera. "Merkeak" 399 balio ditu, eta gehiago gastatu nahi duenak badu beste bertsio bat 499 dolarekoa.

Hemen probak egin daitezke argazkiak berrenfokatuz.

domingo, 25 de septiembre de 2011

Google Earth 6, mundua zure eskutan

Google Earth 6-ko irudi bat, 3D arbolekin
Zuetariko askok iada entzungo zenuten zerbait programa honen inguruan. Googleren zerbitzu honen bitartez munduaren irudiak ikusi daitezke, satelite bidez. Beno, hau esatea gutxi litzateke, izan ere, irudi hauek, mapa, 3D-ko irudi, informazio edota argazkien bitartez osatzen dira. Esan daiteke munduko edozein leku ikus dezakezula (hiri eta herriak, basoak, itsasoa, eta baita unibertsoa ere), segundu gutxiren barruan eta zure logelatik mugitu gabe! 

Street View aplikazioaren irudia
Egia esan, 6. edizio honetan ez da aldaketa askorik, baina aldaketa horietako bat asko nabari da: Street View funtzioaren hobekuntza hain zuzen ere. Funtzio honek, hiri edo herri bateko kaletatik bidaiatzea ahalbidetzen du, bertatik oinez joango bazina bezala. Horretarako 360 graduko argazkiak eta 3D teknologia baliatzen dira, esperientzia erreala eraikiz. Aurrekoekin konparatuta hobekuntza nabaria izan du funtzio honek, eta erabilerrazagoa izateaz gain, esperientzia birtuala naturalagoa da.
Bestalde, hobetzen doa monumento eta etxe ezberdinen 3D modelatzea. Modelo hauen bitartez eraikin hauek hiru dimentsiotan ikus daitezke. Gainera edozein eraikin 3D-tan eraiki dezake erabiltzaileak BuildingMaker programa erabiliz. Hemen satelitez lortutako 2D irudiekin 3D-tako modeloak eraikitzen dira modu errazean. Gainera edizio honetan eraikinez gain arbolak ere aurki daitezke hiru dimentsiotan.
Egia esan, ezin jakin zein izango den programa honen hurrengo pausoa, baina argi dago jendea txunditzen jarraitzen duela. Egia esan, oporretan joan ezin dutenentzat tresna ezinhobea da, etxetik atera gabe mundua ezagutzeko!
Jaitsi ezazu HEMEN!